XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
10. Helburua- Antibiotikoen aurkikundeari, lortzeko moduari eta betetzen duten funtzioari buruzko irakurketa.
- Antibiotikorik ezagunenei, beren jatorriari, lortzeko moduari eta zein gaisotasun sendatzekoak direnari buruzko koadroak egin.
11. Helburua- Historian zehar elikagaien kontserbazioa nola egin den eta bere gizarte-inplikazioak aztertuko diren irakurketa eta eztabaida.
- Elikagairik arruntenak kontserbatzeko moduei buruzko koadroak egin.
- Elikagaien kontserbazioari buruzko zenbait praktika egin laborategian.
IRADOKITAKO AKTIBITATEETARIKO BATEN GARAPENA
MIKROORGANISMO BEREZI BATZUREN BEHAKETA
Materiala: Idoiura edo infusioa
. Legamia edo legami-esegidura
Yogourta
Ogi lizundua
Metileno-urdina
Mikroskopioa
Girtendun orratza
Tanta-kontailua
1. Idoiuraz edo infusioaz prestatu gertakin mikroskopiko bat.
Portaren eta estalkiaren artean kotoi hari batzu jarri ditzakezu, behatu behar dituzun animaliatxoetakoren bat hondatu gabe gera dadin.